Copy

Oinarrizko ikastaroa - "PERITATZE SOZIALA"

Oinarrizko ikastaro honek Gizarte Langintzako profesionalei Espainiako sistema judizialera gerturatze bat eskaintzea du helburu, praktika periziala eta forentse ikuspuntutik. 

Gizarte Langintzan esklusiboki erabiltzen diren  teoria eta metodologien bilduman datza, epaile eta fiskalek sarritan epaitegietan egiten dizkiguten eskakizunei erantzuna emateko erabiltzen direnak. 
Ikastaroan oinarrizko teoria eta metodologiak landuko dira, gizarte langintza forentsea diziplinaren praktikari hurbilduz. 
IZEN-EMATEA (klikatu hemen)
METODOLOGIA
Ikastaroan kasu praktikoen azalpen teorikoak, analisiak eta ariketak egingo dira. Metodologia parte hartzailea izango da, ikasleek mahaigaineratzen dituzten galdekizunetatik abiatuz, praktika forentsean maiz erabiltzen diren prozedura eta teknikak ezagutu ahal izateko. 
 
Datak / Ordutegia
 irailak 20 (ostirala): 17:00  - 21:00
irailak 21 (larunbata):  09:30 - 13:30 eta 15:00 - 19:00.
irailak 27 (ostirala): 17:00 - 21:00
irailak 28 (larunbata) : 09:30 - 13:30 eta 15:00 - 19:00.
Lekua
Elkargoko egoitza
Javier de Barkaiztegi kalea, 21, sol. art. C
20010 Donostia
Edukiak
Kontsultatu HEMEN ikastaroan landuko diren edukiak. 
Irakaslea
Marta Simón Gil
Arabako AMIko Balorazio Forentseko Unitateko Gizarte Langilea. 
Kostua
-Elkargokideak lanean:  100€
-Elkargokideak egoera hauetan: langabeak, familia ugaria, seme-alaba edo senitartekoen zaintzagatik eszedentzia egoeran, seme-alaba edo senitartekoen zaintzagatik lanaldi murriztua, guraso bakarra:  80€
-Ikasleak: 80€
-Elkargokideak ez direnak: 150€
Copyright © *|2019|* *|Colegio Oficial Trabajo Social de Gipuzkoa|*, All rights reserved.
Kontaktua:
943 47 32 87
gipuzkoa@cgtrabajosocial.
es